XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SASKIGINTZA

Aspaldi-aspalditik erabili izan ditu gizakiak landare-zuntz ehunduak hamaika gauza egiteko, gutxienez Neolitikoaz geroztik ezagutzen baitira era horretako edukinontzi anitzak, arrantzarako nasak, tabikeak, itxiturak, altzariak... baita oinetakoak ere.

Saskigintzako artisau-lantegi hauek deuseztarazi dituzten plastiko-zuntzez edo kautxuz egindako produktuak bizi digun garai honetan agertu arte, landa-industria honek kemen handia zuen. Gipuzkoan, Ibai Ederreko ibarrean kokatutako Urrestila, Nuarbe eta Matxinbenta inguruan eta Oñati, Segura, Zumarraga eta Astigarraga herrietan, garrantzitsuenak bakarrik aipatzearren, artisau ugari biltzen zen. Nekazaritza eta abelazkuntza neurri eta forma anitzeko saski-motaz hornitzen zuten, baina arrantzarako eta meatzetarako ere asko egiten zituzten, merkataritza eta kirola ahaztu gabe, jakina.